Karapaixo tailerra, Lorea Olidenen sarrerakin, ospatu da Bertako Produktuen Azokan

0
940

Lorea arrasatearrak Antropologia graduko lana karapaixoaren inguruan egin zuen, eta bere ezagutzak partekatu ditu ekitaldian. Ondoren, karapaixo tailerrean 20 herritarrek parte hartu dute. Azokan 3 salmenta postutan karapaixoa erosteko aukera izan da.

Lorea Oliden Landaluze arrasatearrak karapaixoaren inguruko hainbat datu plazaratu eta partekatu ditu.

Izan ere, lagun honek UPV-EHUn ikastean Antropologia ikasketetan karapaixoaren inguruko graduko lana osotu zuen.

Hitzartze honetan karapaixoaren historia eta eraldaketa hizpide izan ditu, besteak beste.

Ondoren, tailerrari hasiera eman zaio, eta irakasle-lanetan Ortutik Ahora elkarteko kideek jardun dute. Gainera, tailerraren ostean eurek ere karapaixoak egin dituzte.

Tailerrean 20 herritarrek parte hartu dute, adin ezberdinetakoak, eta bertan egindako karapaixoa etxera eramateko aukera izan dute.

Gainera, hiru salmenta postuk (Artazubiaga, Errastiko eta Irrika Gluten Free) aurrez karapaixoa erreserbatzeko aukera zabaldu zuten. Eta erreserbatutako generoaz gain, bertan ere erosi ahal izan da.

Orokorrean, zapatuko Bertako Produktuen Azokak ohiko eskaintza zabala izan du, eta salerosketa kopuru polita izan da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen