Kapitalismoak 70 langile “erail dituela” salatu da plazan, Jaikik antolatuta

0
487

“Langile bat zaborra artean Zaldibarren desagerturik jarraitzen” duela gogora ekarri du talde politiko arrasatearrak. Alternatiba gisa, “Euskal Herri Sozialistaren eraikuntza” planteatu du.

Arrasateko Jaikik antolaturik, gaur arratsaldean elkarretaratzea egin da Herriko plazan, eta hainbat herritarrek bertan parte hartu dute.

Bilkurak salatu du 2020an “70 langile izan direla erailak” nazioan zehar. Gainera, gogorarazi du beste langile batek desagerturik jarraitzen duela Zaldibarko zabortegian, “euskal oligarkiaren ustelkeriaren ondorioz”.

“Erailak diogu kapitalismoaren dinamikek sortutako baldintza miserableen ondorioz gertatu direlako heriotza horiek, burgesiaren irabaziak handitzeko sortutako baldintza prekarioek dakarten heriotzak direlako”.

Hortaz gain, “gure familietako aurrezkiak gutxituz doaz, gazteok gero eta lan eskasagoak lortzen ditugu” eta “urtero dozenaka mila dira lan istripuak, milaka kaleratzeak, ehunka zaurituak, dozenaka heriotzak…”. “Ez ote da tristea bizitza galtzea, klase dominatzaile aberatsarentzat lanean, lanpostu prekario batean?”.

Jaikik ziurtatu duenez “prekarietatea, istripuak, laneko heriotzak … ez dira halabeharrez gertatzen diren gauzak. Kapitalismoaren krimenak dira”.

Hala ere, “salaketa soila ez da nahikoa. Alternatiba lantzea ere garrantzitsua da. Sistema kapitalista gainditzeko ordua da, eta Euskal Herri Sozialistaren eraikuntza aldarrikatzeko ordua”.

Horregatik planteatzen du “langileon, gehiengoaren urratsak bideratzea etorkizuna bermatuko duen proiektu bakarrerantz: sozialismorantz. Gora langile borroka!”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen