Kapelak egiteko ANAKONen tailer irekia emango du Nati Hernandezek

0
787

Argazkiak eta kartela: Arrasateko Nagusien Kontseilua.

Tailer hau Arrasateko Nagusien Kontseiluak antolatu du, Nagusien Astean izango diren ekitaldien harira.

Zehazki, tailerra pentsatuta dago irailaren 28an (zapatua) Herriko plazan ospatuko den desfilera begira.

Horrela, ANAKONek herrikideak gonbidatzen ditu Kapelak egiteko tailerrean parte hartzera, tailerra Nati Hernandezek emango duelarik.

Kulturaten izango da, bertako Jokin Zaitegi aretoan arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, hiru egunetan:

Irailaren 23, 25, eta 26an. Harremanetarako telefonoa: 685 70 17 92.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen