“Lucha contra el capacitismo” liburuaren aurkezpena hilaren 11n (zapatua) izango da, eguerdiko 12:30ean. Kapazitismoa nahiz Anarkismoa izango dira hizpide.
Beheko testua eta kartela: Morbor eta AGAKO.
Itxi Guerra ekintzaile antikapazitistak liburuan azaltzen duen bezala, sistema kapazitista pertsona desgaituak, desgaitu izate hutsagatik, diskriminatzen, bortxatzen eta hiltzen dituena da. Sistema kapitalistak sortzen du, pertsonak haien lan-indarraren bidez etekinak ekoizteko gaitasunaren arabera pentsatzen dituelako. Zapalkuntza hori espezismoarekin, patriarkatuarekin eta kartzelako sistemarekin lotu nahi ditu, indarkeria horiek nola erreproduzitzen diren eta anarkismotik eta samurtasunetik indarkeria horiekin nola amaitu dezakegun aztertuz.
Borroka antikapazitista, anarkismoa, desioa eta plazera, osasun mentala, intersekzionalitatea… izango dira mintzagai aurkezpenean.
Giroa goxatzeko kafea eta infuak egongo dira!
Borroka antikapazitista eta transfeminista.