Kaonbik animalientzako elikagaiak bilduko ditu Arrasateko eta Aretxabaletako Eroskietan astebukaeran

0
515

Urriaren 4an Animalien Munduko Eguna dela eta, Eroskik ‘Pienso en ti’ kanpaina jarriko du martxan aurten ere. Animalientzako elikagaiak biltzeko kanpaina bat da, eta Euskadi osoko animalia-elkarteek bat egiten dute kanpainarekin. Elkarte horien artean izango da aurten ere Kaonbi Arrasate. Kaonbik bere sare sozialen bidez jakitera eman duenez, urriaren 1ean eta 2an, ostiralean eta larunbatean Arrasateko Hiper Eroskin izango dira, eta aurten, berrikuntza gisa, larunbatean, hilak 2, Aretxabaletako Eroskin ere izango dira.

Lagundu nahi dutenek, katuei elikagaiak emateaz gain, Eroskiko guneetan txandak egiten, dohaintzak lekualdatzen edo Gabonetako loteria erosten lagun dezakete. Janariez gain, Kaonbik hondar aglomeratzailea, garbiketa-produktuak, oheak, altzariak eta katuentzako jostailuak ere behar ditu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen