Kantuz elkarte arrasatearrak zarzuelako sarrerak erosgai jarriko ditu asteazkenean

0
3086

Elkarte liriko arrasatear honek jarraipena ematen dio Arrasateko zarzuelaren ibilbideari, ‘El año pasado por agua’ obra eskainiz azaroaren 27, 28 eta 29an.

Irudiak: Kantuz.

Aurtengo ekoizpenak “etapa berria irekitzen du Kantuz Elkarte Lirikoarentzat” bertako ordezkaritzak adierazi duenez.

25 urtetan zehar Izaskun Murgia Elkarte Lirikoa arduratu da genero honetako obrak prestatzeaz eta taularatzeaz.

“Urte hauetan guztietan Arrasaten zarzuelaren alde egindako ibilbideari jarraipena eman nahi dio” Kantuz elkarteak.

Lan horretan bi xede ditu: “publiko berriak erakartzea eta genero lirikoa herritarrengana gerturatzen jarraitzea”.

Horretarako, Federico Chuecak konposatutako eta Ricardo de la Vegak idatziako ‘El año pasado por agua’ lana abestu eta antzeztuko da aurten.

“Klasiko ezagunenetako bat da, bere izaera alaia, umorea eta publikoarekiko hurbiltasuna direla medio”.

Emanaldiak Amaia Udal Antzokian izango dira azaroaren 27an (ostirala) 20:00etan, 28an 19:00etan eta 29an 19:00etan.

Sarrerak erosgai jarriko ditu Kantuzek azaroaren 4an udal-webgunean, Kutxabanken webgunean eta Amaiako leihatilan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen