‘Kantatzen duen herri bat’ ekimena antolatu du Arizmendik astelehenerako

0
408

Euskaraldian murgilduta gaudela aitzaki hartuta euskal kantagintzaren bueltan astelehenean mahai-ingurua antolatu dute

Arizmendi ikastolako BATUko arduradunek DBH 1ekoek landuko duten PROIaren izenburuarekin: “Kantatzen duen herri bat”. Helburua euskal musikaren egungo egoera aztertzea da, bere jatorri eta historiaren errepasoa eginez. Eider Saez eta
Alex Irazusta, Nogen taldeko kideak eta gonbidatu sorpresa bat izango dira mahai-inguruan.


Saioa zuzenean streaming bidez jarraitu ahal izango da Arizmendiko youtubeko kanaletik. Bertan parte hartu eta sortzen diren galderak txat bidez zuzenean partekatzeko aukera izango da. Mahai ingurua HUHEZI fakultatearen kolaborazioarekin grabatuko da bertako platoan eta “Nogen taldeko kideak eta gonbidatu sorpresa izango ditugu parte-hartzaile bezala”.


Saioa Gorka Etxabek zuzenduko du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen