Kanpoko igerilekuak larunbat honetan irekiko dira

2
1104

Ordutegia goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:30era izango da. Udako abonuak, 10eko bonoak eta sarrerak erosgai.

Argazkia: AUKEA, artxibokoa.

Adi, ekainaren 23an, San Joan bezperan, kiroldegiak arratsaldeko 19:00etan itxiko ditu ateak. Eta ekainaren 24an kiroldegia itxita egongo da.

Udalak baieztatu duenez, uda honetan kanpoko igerilekuek ez dituzte pademia garaiko txandak eta aforoak izango.

Udal-gobernuak ekainaren hasieran iragarri zuenez udako abonua egiteko aukera dago, ondorengo prezioetan:

  • 18 urtetik behera: Arrasaten erroldatuak: 41’70 € eta ez erroldatuak: 50’10 €
  • 18 urtetik gora: Arrasaten erroldatuak: 70’10 € eta ez erroldatuak: 84’20 €
  • Familiarra: Arrasaten erroldatuak: 112 € eta ez erroldatuak: 134’40 €

Udal-gobernuak ere iragarri zuenez 10eko bonoak ere erosgai dira eta eguneko sarrerak erosgai izango dira, ondoko salneurrietan:

  • Eguneko sarrera: 18 urtetik beherakoak: 3’50 € eta 18tik gorakoak: 6’20 €
  • 10eko bonoak: 18 urtetik beherakoak: 28’50 € eta 18tik gorakoak: 56’80 €

Kanpoko igerilekuak erabilgai izango dira irailaren 18ra arte. Hona hemen, oro har Kiroldegiaren 2022ko egutegia eta ordutegia

2 IRUZKIN

  1. Covidarekin kontuz, 4. dosia jartzea beharrezkoa izango da. Oin jajaja eta gero beeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeee beeeeeeeeeeeeeeeeeee, hori da gure gizarte maitatua

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen