Kanpazarren 3. erreia egiteko obrak hasiak dira, 2. tramuan

2
742

Lanak hasiak dituzte mendatearen Elorrioko aldean. Aldundiak iragarri duenez 2+1 tramu hau 900 metro luze izango da.

Egunero batez beste 7.648 ibilgailuk erabiltzen dute mendatearen Elorrioko aldea, Bizkaiko Foru Aldundiak azaldu izan duenez. Horietatik 1.468 ibilgailu astunak dira.

Obra hauen helburuetako bat da igoeraren norabidean, hau da, Arrasaterako noranzkoan, beste errei bat egitea, horrela ibilgailu arinek, batez beste, mendatea igotzeko orain baino “4’5 minutu gutxiago” behar izatea.

Hirugarren erreiaren lehen zatia jada zabalik dago, 35’8 puntu kilometrikotik 36’620 puntu kilometrikora. Zati honetatik hurbil, beste obra batzuk hasi dituzte oraintsu: 37’055 puntu kilometrikotik 37’950 puntu kilometrikora. Hau da, mendatearen Elorrio aldeko zuzengune nagusian.

Bizkaiko Aldundiak uda partean ireki zuen obra hauen lizitazioa, 1.700.000 € ingurutan. 2+1 tramu hau 900 metro luze izango da, eta ura drenatzeko sistema hobea izango du “ingurumenarekiko kalteak gutxitzeko, batez ere babestutako espezieekiko”.

Erlazionatutako albistea:

Kanpazarren 3. erreia egiteko obrak amaitu dituzte, Elorrioko igoeran

2021eko uztailaren 1ean argitaratutako albistea

2 IRUZKIN

  1. Txapuza ustel bat da. Obra ona dela saldu nahi dute baina partxe patetiko bat da, istripua izateko. Erabiliko ez dugun tren batentzako mendiak deuseztatzen ditugu eta egunero erabiliko genuen bide on bat egiteko miseria hau? Diputazioek ez naute engainatuko horren erraz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen