Kanpazarren 3. erreia 13 hilabetetan egitea onartu du Bizkaiko Aldundiak

0
1835

Obrak egiteko 1’7 milioko aurrekontua onartu du behin betiko Bizkaiko Aldundiak. “Antza proiektuak ez du ingurumenean kalte esanguratsurik eragingo”, Aldundiaren azterlanaren arabera.

Kanpazar mendeateak trafiko handia jasaten du, batez ere lanegunetan, eta Bizkaiko Aldundiak helburu du “errepidearen trafiko ahalmena handitzea”.

Horretarako, Elorrioko partean 3. errei bat egitea onartu du, hain justu, 35’800 puntu kilometrikotik 36’620 puntu kilometrikora. Hirugarren errei hori goranzko norabidean jarriko da. Ondorioz, errepide zati horretan bi errai izango dira mendatea igotzeko.

Hau da, gutxi gorabehera 3. erreia hasiko da mendatearen erdialdean dagoen rekta pasata, eta mendatearen puntu gorenean amaituko da.

Obrak egiteko lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 1.700.406’01 eurokoa da (BEZ barne). Era berean, lan horiek egiteko epea 13 hilabete da.

Aldundiak azterketa batzuk egin ditu, eta adibidez hondakinak kudeatzeari buruzkoak ziurtatzen du “hondakinak hondakindegi baimendu batera eramango direla”.

Ingurumen izapideei dagokienez, azterlanak ondorioztatzen du “antza proiektuak ez duela ingurumenean kalte esanguratsurik eragingo”.

Aldundiak proiektu hori behin betiko onetsi du “Azpiegituretako eta Lurralde Garapeneko foru diputatuaren martxoaren 25eko 1005/2020 Foru Aginduaren bidez”. Lurrak desjabetzeko prozesua hasia dago.

Obrak egiteko interesa izan duten enpresek euren proposamenak Aldundiari aurkezteko aukera izan dute. Orain Aldundiari dagokio proposamen egokiena aukeratzea, eta obrak esleitzea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen