Aldundiak asfaltatze-lanak egin ditu azken egunotan. Berak azaldu izan duen bezala, errepide hau egunero 2.500 ibilgailu inguruk erabiltzen dute batez beste.
GI-3551 edo “Kanpazarko errepide zaharrean” hainbat istripu izan dira, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak horien inguruko datuak eman izan ditu:
2019ko hasieratik iazko uztailera gutxienez 15 ezbehar izan ziren, “guztiak zorua bustita zegoenean”, bertan gehienezko abiadura 50 km/h-koa izanik.
Gipuzkoako Foru Aldundiak erabiltzaileei aholkatu zien Kanpazarko beste errepidea erabiltzea, hau da, “Epeleko saihesbidea” edo N-636 errepidea.
Aldundiak iaz iragarri zuen errepide zaharra aurten asfaltatuko zuela, eta hala izan da. Obrak azken egunetan egin dituzte, eta aipatzekoa da ere aurten sokogune batzuk estali izan dituztela bertan.
Ño…lan bikaina! Gurdiarekin berriz ibiltzeko moduan!
Hau bada birgaitzea, gora birgaitasuna
4×4 a erosi beharko
Baso bideak hobeto daude oraindik..