Kanpazarko errepide zaharra, “2.500 ibilgailuk eguneko erabilia”, 2021ean birgaituko dute

0
558

Aldundiak azaldu du 15 istripu izan direla bertan (2019 hasieratik 2020ko uztailera). Ezbehar “gehienak zoru bustiarekin izan dira”. Halaber, lehenetsi du ibilgailuek Epeleko errepide berriagoa erabiltzea.

GI-3551 edo “Kanpazarko errepide zaharrean” hainbat istripu izan dira azkenaldian, eta hainbat erabiltzailek “asfaltoa labaingarri dagoela” salatu dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiak zehaztu duenez errepide honetan “2019 urtean 10 istripu egon ziren eta 2020ko lehen sei hilekoan 5 izan dira”.

Halaber, gehitu du “istripu gehienak lurzoru bustiarekin izan direla ibilgailua errepidetik atera delarik, gehienak 1’3 eta 2 puntu kilometrikoen artean. Zati horretan abiadura 50 km/h ra mugatuta dago”.

Errepide honek “2.500 ibilgailu eguneko batez beste” hartzen ditu, eta Aldundiak lehenesten du Epeleko errepidea erabiltzea trafikoaren zati bati:

Errepide zaharrak “berez jasaten duen trafikoaren zati batek, Arrasate helmuga edo jatorritzat ez duenak, Epeleko errepidea (N-636) erabili beharko luke, trafiko altuagoak jasateko ezaugarriz eraikia dagoena eta aldi berean Arrasate erdigunetik trafikoak aterako lituzkeena”.

Aldundiak gogora ekarri du errepide zaharrean “2016an seinalizazioa eta balizak berriztu zirela”.
Zati hori berriro noiz asfaltatuko den galdetuta, Aldundiak iragarri du “datorren urtean aurrez aipaturiko tartean zorua birgaitzeko jarduna aurreikusita daukagula”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen