Kanpazarko beste zati batean 3. erreia jartzeko obrak “urte amaieran” hasiko dira

0
330

Bizkaiko Aldundiak obren lizitazioa abiatu berri du, 1.700.000 euroren truke. Errei berria igoerako zuzengune edo rekta batean egingo da.

Argazkia: Google Maps.

Egunero batez beste 7.648 ibilgailuk erabiltzen dute mendatearen Elorrioko aldea, Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera. Horietatik 1.468 ibilgailu astunak dira.

Hirugarren erreiaren lehen zatia jada zabalik dago, 35’8 puntu kilometrikotik 36’620 puntu kilometrikora. Zati honetatik hurbil egingo da hirugarren errei berria: 37’055 puntu kilometrikotik 37’950 puntu kilometrikora. Hau da, mendatearen erdialdeko rektan.

Obra hauen helburuetako bat da ibilgailu arinek, batez beste, mendatea igotzeko orain baino “4’5 minutu gutxiago” behar izatea.

Bigarren zati hau 900 metro luze izango da, eta ura drenatzeko sistema hobea izango du “ingurumenarekiko kalteak gutxitzeko, batez ere babestutako espezieekiko”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen