ARTko gizonezkoen senior taldeko Beñat Salaberrik bi entsegu lortu zituen. Datorren jardunaldian taldeak Errioxan jokatuko du.

Julen Barrutiaren taldea partiduaren hasieratik garaipena bideratzen hasi zen, Beñat Salaberriren entsegu goiztiar bati esker. Gainera, Ander Arizaletak transformazioa sartu zuen.

Gauza bera egin zuten biek ala biek lehen zatiaren hondarrean, eta atsedenaldiko emaitza 17 eta 0koa zen. Bigarren zatian ARTek erosogoa jokatu ahal izan zuen:

Jokin Dolarak entsegu bat lortu zuen, eta bilbotarrak ahalegindu egin ziren arren, azken emaitza argia izan zen: 40 eta 7.

Garaipen honekin Julen Barrutiaren taldea sailkapeneko 3. postuan da, eta datorren jardunaldian Domiberiaren aurka neurtuko ditu indarrak Errioxan. Aupa ART!


