Udalatxeko Kanpazarren tunela egin asmo dute aldundiek, idazketak 6 milioiko kostuarekin

4
1741

Tunela mendatearen goialdean egingo litzateke, eta 830 metro luze litzateke. Elorrioko aldean, Ibaizabalen iturburuetako baten inguruan, trazatua oraingoa baino lauagoa litzateke. Oro har, horrek “erosotasuna”, “segurtasun handiagoa” eta “azkartasun handiagoa” eragingo lituzke.

Argazkia: Aldundia.

Asmo hau gaur goizean aurkeztu dute Donostian Maria Ubarretxena Gipuzkoako Errepideen diputatuak eta Imanol Pradales Bizkaiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako diputatuak.

Aipatu behar da, hauteskunde autonomikoen urte honetan, Pradales EAJ-PNVren lehendakarigaia dela.

Maria Ubarretxenak adierazi duenez asmo honek “eskakizun historiko” bati erantzuten dio.

Tunela Kanpazarko goialdean egongo litzateke, eta errepide “segurua” izango litzateke. Epeleko saihesbidea deitutakoa “ia bere horretan” utziko litzateke, gaur egun dagoen bezala.

Prentsaurrekoan trazatuaren azterketaren irudiak eskaini dituzte, eta Kanpazarren Elorrioko aldean, inguru menditsuan, errepideak ez luke ia kurbarik izango.

Gogoratzekoa da inguru honetan, Elorrioko aldean, Ibaizabal errekaren iturburuetako baten inguruan, AHTko obrek zulaketa lanak egiten dihardutela.

Egitasmo hau, gaur herritarrei aurkeztu zaiena, “herri-proiektu” bezala definitu du Pradalesek. Bere hitzetan, Udalatx ondoko zatia egitea “falta zitzaigun giltzarria” litzateke, Beasain-Durango korridorea bukatzeko.

Bizkaiko Aldundiko ordezkariaren hitzetan, egungo trazatua “oso konplikatua da” eta “segurtasun eza” dago.

Horregatik, abiadura handiagoko zati bat egitea proposatu du, eta horretarako “lehen helburua egungo bihurguneak kentzea da”, batez ere mendatearen Elorrioko aldean.

Tunela 830 metro luze litzateke, hodi bakarrekoa, eta horrek “erosotasuna, segurtasun handiagoa eta azkartasun handiagoa” eragingo lituzke.

Aurkezpenean teknikari batek azaldu du tunelak “goranzko norabidean bi errei, eta beheranzko norabidean errei bat” izango lituzkeela.

Bizkaiko Aldundiaren arabera Kanpazartik eguneko “gutxi gorabehera 7.700 ibilgailu igarotzen dira, eta horietatik %16 astunak dira”.

Halaber, gaurko aurkezpenean adierazi dutenez, bi aldundiek hitzarmen berri bat sinatuko dute “hau [asmoa] martxan jartzeko”.

Zehazki, “martxan jarriko duguna da eraikuntza proiektuaren idaztea”, hau da, “lehenengo urratsa”. Gaur aurkeztutako asmoa “egokiena da”, “teknikoki” beste “aukera batzuk aztertu ondoren”.

Hau da, aukeratu dute “teknikoki eta ingurumenari dagokionez, egungo errepidearen beharrei ondoen erantzuten diena”.

“Hitzarmena sinatzera goaz, non eraikuntza proiektua idatziko dugun”. Idazketak “6 milioi euroko inbertsioa eskatzen du, 42 hilabeteko epea egiteko eta aurten hastea aurreikusten dugu”.

Obrei dagokienez, balizko hasierari buruzko eperik ez dute jakinarazi prentsaurrekoan. “Orain martxan jarri behar dugu” idazketa teknikoaren “lizitazioa, esleipena eta hortik aurrera hasiko gara idazten eraikuntza proiektua”.

Obrak “bere momentuan” egingo lirateke, eta zenbat iraungo lukete obrek? “Orain ez daukagu datu hori, bestela jakitera emango genuke”.

Ildo horretan, datu geoteknikoak izanda “aldaketaren bat” egon liteke, baina obrek ez lukete oraingo trazatuko “trafikoan eraginik” izango.

Onartu duenez, besteak beste, Ura agentziak bere jarrera agertu beharko du, izan ere, Ibaizabalen iturburu baten inguruan “kalteren bat” egingo litzateke.

4 IRUZKIN

  1. Ni 50 minututan bilbon nago lanean, zulo gehiago ez ditut nahi, zertarako egin da kanpazarreko obra ta 6 milloi proiektua bakarrik!! Bideratu minbiziaren ikerketara!!! Politika mota hau ez dut nik nahi, berri udalatz zulatzera!!! Aski da

  2. 30 urte berandu dator!
    Proiektua idatzi besterik ez da aurkeztu.. 42 hilabete.. Ia 4 urte.
    Kea saltzea besterik ez dut ikusten nik. Eta hauteskundeak datozela. Bertan gainera Pradales lehendarikagaia… Ez gara ongi hasi.
    Orain 10 urte ere DVk ere nabarmendu zituen errepide honen gorabeherak.
    Hobe esplikazio gehio balego.
    Kazetariok baduzue lana.

    https://www-diariovasco-com.cdn.ampproject.org/v/s/www.diariovasco.com/gipuzkoa/201410/28/beasain-durango-autovia-anos-201410280737_amp.html?amp_gsa=1&amp_js_v=a9&usqp=mq331AQIUAKwASCAAgM%3D#amp_tf=De%20%251%24s&aoh=17073292846580&referrer=https%3A%2F%2Fwww.google.com&ampshare=https%3A%2F%2Fwww.diariovasco.com%2Fgipuzkoa%2F201410%2F28%2Fbeasain-durango-autovia-anos-201410280737.html

  3. Obrak, obrak eta obrak, komisioak, kominisioak eta komisioak. AHTko txikizioa, orain hau. Irakurleak, azken aldian Elorriora jeitxi al zarete Kanpanzarretik egiten ari diren sarraskia ikusten?
    Pertsonaia hauek, azpiegiturekin zer ikusirik ez duten ikasketak eta ibilbide profesionalak izanik, zer demontre ari dira postu hauetan lanean? a zelako karrera politikoa, ezertxo ere ez demostratu eta balio gabe. Kanpanzar ez da autobia bat gaur egun, baina nahiko ondo dago dagoen bezala, horren arriskutsua ez zait irduitzen, beste triskantza bat justifikatzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen