Kanpanzar Arrasatek gogor lehiatu arren ezin izan du garaipena lortu

0
350

Gaur goizean Euskal Ligako Kanpanzar Arrasate eta Durangoren arteko errugbi partida jokatu da Mojategin. Partida parekatua izan da; inor ez da nagusitu markagailuan. Azkenean, Julen Barrutiaren mutilek ezin izan dute partida irabazi gogor borrokatu arren.

Neurketari dagokionez, lehen minutuetan, Durangok entsegua lortu du, markagailuan aurretik jarriz. Kanpanzarrek oso ondo erantzun dio entsegu horri, aurkariaren zelaian jokatuz. Azkar lortu du markagailuari itzulia ematea, bi entseguei esker 12-7 aurretik jarri dira.

Neurketak aurrera egin ahala, gora-behera askoko norgehiagoka izan da. Bi taldeek entseguak egitn dituzte, arrasatearrek abantaila lortu dute, eta handik gutxira aurkariak berdintzea edo aurretik jartzea lortu dute. Atsedenaldia aurretik, Ibai Portalok entsegua egin du, ia zelai osoa zeharkatu ondoren. Horri esker, aldageletan 24-17 irabazten joan dira arrasatearrak.

Bigarren zatian partida asko moteldu da, hala ere, lehen zatiare norabidetik jarraitu du. Aurkariak 2 entsegu egin ditu, markagailuan aurretik jarriz. Azkenean, ART-k asko borrokatu du garaipena lortzeko. Eta, denbora gehiena aurkariaren zelaian eman duten arren, ezin izan dute partida irabazi. 24-29 galdu dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen