Kanpanzar Arrasatek garaipena lortu du Bilboko Unibertsitatearen aurka

0
303

Gaur arratsaldean Kanpanzar Arrasateren eta Bilboko Unibertsitatearen arteko Euskal Ligako errugbi partidua jokatu da Mojategin. Partidua ordubete lehenago hasi behar izan da, aste honetan ARTetik jakinarazi digutenez Mojategiko errugbi zelaiko argiztapen dorreetako biren kableak lapurtu baitituzte.

Partiduari dagokionez, Kanpanzar Arrasate Bilboko Unibertsitatea baino gehiago izan da partiduaren hasieratik. Bigarren zatira arte ezin izan du talde bisitariak markagailua inauguratu. Partidua 19-5 emaitzarekin amaitu da. Julen Barrutia entrenatzaileak esan duenez, “partidu bikaina egin dugu eta oso pozik gaude jokoarekin eta emaitzarekin.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen