Kanpanzar Arrasatek garaipen garrantzitsua lortu du Mojategin

0
230

Aurreko asteburuko etenaldiaren ondoren Kanpanzar Arrasate txapelketara itzuli da. Senior mailako gizonezkoen Euskal Ligako seigarren jardunaldiaren baitan, Envases RC La Riojak Mojategi bisitatu du. Julen Barruatiaren mutilek azken asteetako bolada onari eustea lortu dute, errioxarrei 25 eta 15 irabazita.


Nahiz eta hasiera batean ez zen partidu erraza Kanpanzar Arrasaterentzat, Envases RC La Riojak oso ondo hasi baitu denboraldia partidu bakarra galduta. Hala ere, arrasatearrak hasieratik izan dira nagusi, bere zaleen aurrean garaipen bat gehiago lortuz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen