Kanpanzar Arrasatek garaipen berri bat lortu du partida lehiatu batean

0
664

Agustin Aranburu eta Ceferino Mondragon klubaren sortzaileek ohorezko sakea egin zuten.

Atzo jokatu zen Mojategin Euskal Ligako Lehen Mailako Kanpanzar Arrasate eta Domiberia RC Rioja taldeen arteko partida. Julen Barrutiaren mutilek garaipen garrantzitsua lortu zuten sailkapeneko hirugarren postuan mantentzeko. Partida 17-16 markagailu estuarekin bukatu zen.

Atzoko partidan haizea izan zen protagonista. Lehen zatian ez zen hain bizia izan eta zaleek partida bizi eta lehiatuaz gozatu ahal izan zuten (17-13). Bigarren zatian, berriz, benetako traba bihurtu zen, taldearen jokoan eragina izanez. Hala ere, Kanpanzar Arrasatek defentsan egindako joko bikainari esker garaipena lortu zuten (17-16).

Kanpanzar Arrasate denboraldi bikaina egiten ari da, eta 15 partidetatik 3 bakarrik galdu ditu, igoera faseko play-offetan egotea ziurtatuko diena, La Unica eta Betsaide Elorriorekin batera. Bi talde hauek dira nagusi une honetan Euskal Ligako Lehen Mailako sailkapenean.

Ohorezko sakea

Garaipen hau klubaren 50. urteurrena ospatzeko egun berri batekin hasi zen. Atzoko egunean, Agustin Aranburu eta Ceferino Mondragon klubaren sortzaileek omendu zituzten. Bi taldeek ohorezko korridorea egin zieten, eta ondoren ohorezko sakea egin zuten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen