Lehen zatian durangarrak gehiago izan dira, eta atsedenean aurretik izan dira markagailuan: 9 eta 15. Alabaina, bigarren zatian Julen Barrutiaren taldeak markagailuan aurrea hartu du.

Izan ere, Andoni Narbaiza Morenoren entsegu bati esker, eta Ander Arizaleta Roaren ondorengo zigor kolpeari esker, 16 eta 15 aurreratu da talde zuri-morea.

Norgehiagoka oso lehiatua izan da, eta durangarren erasoaldien aurrean, arrasatearrek defentsa irmoari eutsi behar izan diote. Azkenean garaipena etxean geratu da, taldekideak eta zaleak pozarren: 28 eta 22. Aupa Arrasate Rugby Taldea!




