Kanpanzar Arrasatek bolada onean jarraitzen du Getxori gailenduta

0
780

Kanpanzar Arrasatek bolada onean jarraitzen du Getxori irabazita. Azken 9 partiduetatik 8 garaipen lortu ditu Julen Barrutiak zuzentzen duen taldeak. Zaleen aurrean asteburu bat gehiago erakutsi dute ligako talderik gogorrenetako bat dela.

Hasieratik nagusi izan da etxeko taldea. Lehen minuetan indartsuagoak izan dira aurkariaren zelaian jokatzen. Atsedenaldira 15-12 iritsi dira. Bigarren zatian, Kanpanzar Arrasatek entsegu garrantzitsua egin du eta aldea handitu du. Ondoren, bizkaitarrek intentsitatea igo dute eta markagailua irauli dute. Arrasatearrek ez dute amore eman zaleen aurrean eta beste entsegu baten ondoren, aurretik jarri dira.

Amaiera parekatua izan dute, baina berriz ere 32-24ko abantaila lortu du talde zuri moreak. Azkenean, Getxok desabantaila murriztu du kolpe baten ondoren, baina Kanpanzarrek ez die beste aukerarik eman eta beste garaipen bat lortu dute, playoffetara sartzeko aukerei eutsiz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen