Kanpanzar Arrasatek 30-3 irabazi zion atzo Sarako Izarrari

0
445

Kanpanzar Arrasatek Sarako Izarra taldeari irabazi zion atzo arratsaldean Mojategin. Garaipen garrantzitsua Barrutiako mutilentzat, Iparraldekoen aurka jokatu zuten lehen partida galdu baitzuten. Gainera Sarako Izarra 10 puntuko abantailarekin iritsi zen Mojategira, baina kontuan izan behar da Kanpanzar Arrasatek bi partida gutxiago jokatu dituela.

Hasieran partida zaila zirudien arren, eta kanpoko taldeak partida irabazteko borrokatu zuen arren, Barrutiakoek oso joko serioa eginez garaipena lortu zuten 33-3ko emaitzarekin. Arrasatekoei ez zitzaien falta izan zaleen babesa atzo Mojategin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen