Kanpanzar Arrasate izango da asteburuan etxean jokatuko duen bakarra

0
458

Mondrate izango da zapatuan jokatzen lehen taldea. Pasaiara bidaiatuko dute Afantxo P. Alberto Ferreres taldearen aurka arituko dira. Azken bi asteetako emaitzak ahaztu eta ligako bigarren postuan jarraitzeko hiru puntuen bila joango da taldea. Aurkaria, sailkapeneko erdialdean dago baina etxetik kanpo, ligako azken txanpan, partida guztiak dira zailak.

Futbolean, Mondrako gizonezko taldeak, bigarren postuan dagoen Zarautz bisitatuko du. Aurreko asteko porrota ahaztu eta ezustekoaren bila zelairatuko dira Jorge Davilaren mutilak, eta bide batez, sailkapeneko gune lasaietara jauzi egiteko helburuarekin.

Kanpanzar Arrasate izango da etxean jokatuko duen talde bakarra, ligako azkena jokatuko dute, 16:30ean. Helburua Eibar RT garaitu eta goian dauden taldeek huts egiteko esperantza izango dute playoffetako laugarren postuan amaitu ahal izateko. Dena den, gauza asko gertatu beharko lirateke hori gauzatzeko.

Zapatuan jokatzen azkenak Mondragon Unibertsitateko emakumeak izango dira, Avilesera bidaiatuko dute etxetik kanpo jokatuko duten azken partidan, ADBA Sanfer taldearen aurka jokatzeko. LF2 ligan jarraitzea ziurtatuta, liga ahalik eta goren amaitzen saiatuko dira.

Domekan, AGT-ERT-k ligako bigarren faseko azken partidua jokatuko du etxetik kanpo, Sarako Izarra taldearen aurka. Liga aho zapore onarekin amaitzeko helburuarekin zelairatuko dira.

Mondrako emakumeak ere Usurbilen zelaian ezustekoa ematen saiatuko dira kopako bigarren itzuliaren hasieran. Irabazi ezkero goiko postuen lehian bete betean sartu daitezke neskak.

Azkenik Mondragon Unibertsitateko gizonen txanda izango da. Hauei ere bi partida gelditzen zaizkie liga amaitzeko. Sailkapenenko seigarren postuan daude mutilak eta lasai amaitzeko, bi partida horietako bat behintzat irabazteko erronka izango dute. Lehen aukera, kantabrian izango dute Pas Pielagos taldearen kantxan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen