Kanpanzar Arrasate-Durango, Mondra-Allerru eta Mondrate-Jarrilleros Peñota Dental asteburuko partiduak

0
378

Astebeteko etenaldiaren ostean Kanpanzar Arrasate-Ordiziak berriro ere egingo du salto berdegunera eta, oraingo honetan, etxetik kanpo arituko dira. Julen Barrutiak zuzentzen duen taldea Bizkaia aldera joango da zapatuan eta, arratsaldeko 16:00etan hasita, Durangori egingo dio aurre Arripausuetan.

Ordu berean, baina Lezoko Plazeta futbol-zelaian, Mondrak Allerrurekin neurtuko ditu indarrak Euskal Kopan. Ander Romeroren taldeak bosgarren postutik zortzigarrenera arteko sailkapena du jokoan, final-laurdenetan Touringen aurka galdu eta gero.

Hirugarren Mailara igoera poltsikoan duela, Mondratek jokatuko du ligako azken partidua. 16:30ean Portugaleteko Pando Asia kiroldegiko kantxara egingo du salto, Jarrilleros Peñota Dentalen aurka. Seguru asko, Arrasatekoek lasai jokatuko dute partidua, lana eginda izango baitute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen