Kanpaina berria Eroski-n UNICEFi, Mugarik Gabeko Medikuei eta ACNURi laguntzeko

0
113

Programa honen bidez, UNICEF, Mugarik Gabeko Medikuak eta ACNUR elkarteak lagunduko dira, eta garapen-bidean dauden herrialdeetako haurrentzako laguntzak bilduko dira.

EROSKIk martxan jarri du Elkartasun Zentimoen programaren esparruan, beste elkartasun kausa bat UNICEFi, Mugarik Gabeko Medikuei eta ACNURi laguntzeko garapen bidean diren herrialdeetako haurrak txertatzen. Kanpaina hau urtarrilaren 27ra arte luzatuko da, eta haren helburua da dirua biltzea, herrialde askotako 40.000 haurri baino gehiagori txertoak jartzen laguntzeko elgorriaren, poliomielitisaren eta koleraren aurka; besteak beste, Kongoko Errepublika Demokratikoan eta Txad ekialdeko eremuetan.

“Urte hasiera honetan, COVID-19aren txertoa hartzea izango da gure gizarteko kezkarik handienetako bat; dena den, ez dugu ahaztu behar txertatzeko premia munduko beste toki batzuetan ere badagoela. Bost urterik bete gabe hiltzen diren haurren %30 txertoekin senda daitezkeen gaitzek jota hiltzen dira. Horregatik,  Elkartasun Zentimoak programako kausa berriaren medioz, garapen bidean diren haurrak txertatzen lagunduko dugu “, azaldu du EROSKIren Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak.

“Gure zeregina bete dezakegu lagundu egiten gaituztelako jendeak, administrazio publikoek, erakunde pribatuek eta enpresek; horien artean bat EROSKI, 2002tik laguntzen ari dena mundu osoko milioika haur salbatzeko eta babesteko lanean; izan ere, dagoeneko milioi bat euro baino gehiago emana du UNICEFen alde. COVID-19aren krisia dela medio, eten egin dira garapen bidean diren herrialdeetako txertatze kanpaina masiboak biztanleria zaurgarrienari laguntzeko. Horren ondorioz, txertatua ez dagoen haur kopurua igo egin da: 2019an, 14 milioi baino gehiago. EROSKIren kanpaina honekin, gure txertatze kanpainak zabaldu ahalko ditugu gehien behar duten herrialdeetan”,  esan du UNICEFek Euskal Herrian duen batzordeko presidenteak, Isidro Elezgaraik.

programa_centimo_solidario_eroski.jpg

“Txertoak oso tresna eraginkorrak eta merkeak dira haurren hilkortasuna geldiarazteko zenbait herrialdetan; esaterako, Kongoko Errepublika Demokratikoan. EROSKIren eta haren bezero guztien laguntza izatea une bereziki zail honetan garrantzitsua da oso. EROSKIrekin eginiko elkartasun ekintza berri honen aurretik ere hemezortzi urtean baino gehiagoan jardunak gara elkarrekin “, esan du Mugarik Gabeko Medikuen Lankidetza Estrategikoaren arduradunak, Patricia Garcia Peinadok.

“Gure erakundearentzat funtsezkoa da EROSKIren eta gisako enpresen laguntza izatea: jakitun direnak milioika pertsonak bizimodu lazgarrian daudela gure planetan, konpromisoa dutenak irtenbideak bilatzeko eta elkartasunez jokatzen dutenak, munduan ihesean eta desplazatuta dauden milaka pertsonari laguntzeko proiektuak sustatuz. Aurten, elkartasun kanpaina honi esker, 5 urtez azpiko 19.000 errefuxiatu sudandar baino gehiago txertatuko ditugu Txadeko iheslarien eremuetan “, esan du ACNURek Espainian duten batzordeko presidenteak, Jose Maria Gil-Robles Casanuevak.

Elkartasun Zentimoak, kausa sozial askotarikoei laguntzeko 

EROSKIren bezeroek dohaintza txiki bat egin dezakete aldi bakoitzean dagoen ongitzako kausarako erosketa txartelarekin edo sakelakoarekin ordaintzen duten aldiro. Ekarpena, beti borondatezkoa eta isilpekoa, 10 zentimoko kopuru txiki sinboliko bat da 5-30 euroko erosketetan eta 20 zentimokoa 30 eurotik gorakoetan.

Lagundutako erakundeak aldian behin aldatu egiten dira, gizartean aldi bakoitzean nolako beharrak dauden eta 3.500 bazkide-bezerok baino gehiagok nolako kezkak helarazten dituzten. 2021ean, besteak beste egongo dira haurren alde ari direnak, bazterketa arriskuan direnei laguntzen dihardutenak, minbizia borrokatzen dutenak, desgaitasunak dituztenei laguntzen dietenak, gaixotasun arraroen aurka dihardutenak eta ingurumenaren alde dihardutenak.

“Elkartasun Zentimoak izeneko programa tresna eraginkorra da gure bezeroek modu errazean bidera dezaketelako bere konpromisoa gizarteko kausa askotarikoen alde. Programa iraunkor bat da, eta haren bitartez alor askotako erakundeei lagunduko diegu, betiere norabide jakin batean: gehien behar dutenei laguntzea”, azaldu du Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak.

Hasieratik ari da EROSKI gizarte ekintza askotan, bereziki ohitura osasungarrien promozioan, kontsumitzailearen hezkuntzan, ingurumenaren defentsan eta elkartasunean. 2020an, EROSKIk 3,2 milioi euro baino gehiago eman dizkie janaritan, lehen mailako produktutan, eta ekarpen ekonomikotan askotariko gizarte erakundeei. Dohaintza horietaz gain, bezeroek 2,5 milioi euro eman dituzte COVID-19aren gizarte krisiak markatutako urte honetan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen