Kamioien ordez, turismoek aparka dezakete Notario Etxagibelen oraingoz

1
698

Zalduspeko obren ondorioz, Udalak baimendu du 3’5 tona baino gutxiagoko ibilgailuek (autoek, furgonetek,…) kale honetan aparkatzea. Ez, ordea, garraiolariei eta jakinarazi zien Kataide inguruan aparkatu behar dutela.

Ospitale ondoan, autobus geltoki probisionala egiteko obrak martxan daude, eta ondorioz, zona horretako aparkaleku ugari kendu behar izan ditu Udalak.

Arazoa konpontzeko asmoz, turismoei, furgonetei,… orain gutxi baimendu die JMA edo AGA enpresen ondoko kalean aparkatzea, hau da, Lidl eta BMren atzeko kalean.

3’5 tona baino gutxiagoko ibilgailu horiek errepidearen bi aldeetan aparka dezakete, bai Osinagako bidegurutzetik ezkerrera baita eskumara ere.

Orain arte eremu hori kamioek aparkatzeko erabili da, baina Udalak agindu du bertan 3’5 tona baino gehiagoko ibilgailuek ezin aparkatzea. Aurrez garraiolariei agindu zien Kataide-Eroski inguruan aparkatzea.

Aldaketa hau indarrean egongo da gutxienez Zalduspeko obrek iraun bitartean. Izan ere, Udalak otsailaren 23an iragarri zuen obra horiek, autobus parada egiteaz gain, “parking bat egokituko duela, egun dauden aparkaleku plazak bermatzeko”, hau da, “65 plaza” Udalaren kalkuluen arabera.

Otsailaren 23an iragarri zuen obrek “bi hilabete inguru iraungo” luketela. Hau da, aurreikuspen horien arabera, apirilaren amaiera aldean bukatuko dira Zalduspeko lanak.

Iruzkin 1

  1. Udalak, musakolako garraiolariei konponbide ziur bat eman ordez, arazo bat sortu die, euren kamioiak eroski edo kataide bezalako lekuetara eramatera behartuz, ezinegona eraginez eta balizko enfrentamendua eraginez musakolako garraiolarien eta eroskiko erabiltzen artean, baita musakolako garraiolarien eta kataideko langileen artean ere. Izan ere, likeena da langile hauek lanera joaterakoan aparkatzeko tokirik ez aurkitzea. Urteak daramatzagu kamioientzako parking bat egin dadila eskatzen, baina udalak ez du hori aztertzen ere. Udalari planteatu zaio kamioiek aparkatu ahal izatea betiko tokian ordutegi batekin eta asteburuetan, izan ere, larunbat eta igandeetan kale hori erabat hutsik dago, eta udalak sistamatikoki ukatzen du.

Utzi erantzuna RAFAEL BARQUERO(r)i Erantzuna bertan behera

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen