Karga jasota, trafikoa normaldu da Mugarriten, Bergaran hildako bat

0
3156

Argazkia: Herritar bat.

Kamioi bati karga erori zaio eguerdian Arrasate eta Aretxabaleta artean, eta karga jasotzeko lanak abiatu dira. Ondorioz, auto-ilarak sortu dira Arrasate-Aretxabaleta arteko errepidean. Karga jaso dute eta dagoeneko (21:00etan) trafikoa normaldu da.

Egoera okerragoa da Bergaran, Osintxu parean bi autok aurrez aurre jo eta pertsona bat hil baita. Istripua arratsaldeko 18:10 aldera izan da.

Hildakoa 54 urteko gizon bat da, eta emakume bat zauritu da gertaeran. Opel Astra eta Ford Focus banak jo dute ezbeharrean. Emakumea Ospitalera eraman dute pronostiko erreserbatuarekin.

GI-627 errepidea zati honetan erabat itxita dago, eta trafikoa Osintxu auzotik bideratzen ari da. Ertzaintza gertaera ikertzen ari da.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen