Kamioi istripu batek, gasoila isuriz, Kanpazar itxiarazi du

1
671

Kolpearen ondorioz, gasoila isuri du errepidera, eta suhiltzaileak erregaia kentzen ibili dira.

Argazkiak: Iurretako Suhiltzaileak.

Gaur goizeko 11:50ak aldera, Kanpazar mendatea igotzen ari zen kamioi bat errepidetik irten da. Ezbeharra Sara Merenderoaren eta mendatearen gainaren artean izan da, 34. puntu kilometriko aldean.

Zorionez ez da zauriturik izan baina kamioiari depositu bat gutxienez apurtu egin zaio, eta bertako gasoila errepidera isuri du. Gipuzkoako eta Bizkaiko suhiltzaileak bertaratu dira, eta erregaia errepidetik kentzen ibili dira.

Istripuaren ondorioz errepidea itxi behar izan da, bi norabideetan, ordubete inguru, Ertzaintzak azaldu duenez.

Eguerdiko 14:00etarako erreietako bat zabaldu ahal izan dute, eta Ertzaintzak trafikoari bidea eman dio txandaka. Bertatik gidatu behar baduzu, ohi baino tentu hadiagoz egin.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen