Ezbeharra 7:40 aldera izan da Epeleko biribil inguruan. Suhiltzaileek sute txikia itzali dute. Gertakariak auto ilarak eragin ditu. Zauriturik ez da izan. Ertzaintza ere bertaratu egin da eta autopistarako sarrera bat itxi behar izan du. Beraz, bertatik igaro behar baduzu, egizu ohi baino tentu handiagoz.
