Argazkiak: Bizkaiko Suhiltzaileak.
Ezbeharra goizeko 9:45 aldera izan da mendatearen Elorrioko aldean. Gidarietako batek zauriak izan ditu, eta suhiltzaileek parte hartu behar izan dute. Osasun-zerbitzuek Galdakaoko Ospitalera eraman behar izan dute. Istripuak bi erreiak okupatu ditu, eta kotxe-ilarak eragin ditu. Ertzaintza ere bertaratu da eta trafikoa erregulatzen aritu da.
