Eguerdiko 1:30ak aldera kamioi batek atoia galdu du Kanpazarren, Elorriotik igota mendateko azken kurban. Hau da, N-636 errepideko 35. kilometroan. Gertakariak ez du beste ibilgailuetan kalterik eragin, ezta zauriturik ere. Ertzaintza trafikoa erregulatzen ari da, atoia bertatik eraman arte. Beraz, bertatik igaro behar baduzu, ohi baino tentu handiagoz gidatu.