Eguerdiko 14:05ak aldera, kamioia alde batera jausi da, eta garraiatzen zuen porlanaren zati bat errepidera isuri da. Ez da zauriturik izan, Ertzaintzak azaldu duenez, eta errei bat itxi behar izan da. Auto ilara batzuk sortu dira, eta garabia handi bat kamioia bertatik eramateko lanean ari da. Bertatik igaro behar baduzu, gidatu ohi baino tentu handiagoz.