Argazkia: Suhiltzaileak
Arrasate eta Bergaran elkartzen dituen GI-627 errepidean izan da ezbeharra. Goizeko 7:20ak aldera kamioi batek su hartu du Labegaraieta inguruan. Suhiltzaileek goizeko 8:00etarako itzali dute, baina ezbeharraren ondorioz errepidea moztu behar izan da.