Kamioi batek istripua izan du Atxabalpen, zuntz optikoan eraginez

0
813

Gaur goizean kamioi batek istripua izan du Gesalibar auzoan, zehazki, Atxabalpeko zelaiaren eta San Juan de Dios Ospitalearen artean.

Ibilgailuak azpiegitura telefoniko batekin tupust egin du, eta kalte material batzuk eragin ditu. Ondorioz, bertako bezero batek etena izan du bere zuntz optikoaren zerbitzuan.

Ez da zauriturik izan eta langileek arazoa konpontzeko lanean jardun dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen