Argazkia: Herritar bat.
Hormigonera batek ezbeharra izan du, GI-627 errepidean Bergararako noranzkoan, izan ere, irauli egin da goizeko 11:55 aldera. Norabide hori itxi behar izan da, oraindik itxita dago Arrasate-Bergara noranzko hau, eta ertzainak zirkulazioa Kataide industrialdea barrutik desbideratzen ari dira. Larrialdi zerbitzuek badaezpada gidaria aztertu dute, baina zorionez onik dago eta hasiera batean kolpea baino ez da izan. Gidariak adierazi du iraulketa ez dela bihurgunean gertatu, zuzengunean baizik, kamioiaren matxura baten ondorioz.
Informazioaren eguneraketa: Garabia handi bat bertaratu da 12:45 aldera, kamioia bertatik eramateko. Udaltzaingoak ere bertan dihardu.
Informazioaren eguneraketa: Kamioia erretiratu dute eta trafikoa normaldu da.






