Kamioi bat Epelen irauli da, eta gidaria ospitalera eraman dute

0
777

Gauerdiko 00:30 aldera Epeleko biribilgunearen barnealdean kamioi bat irauli da, eta gidaria zauritu egin da. Anbulantziako langileek Arrasateko Ospitalera eraman dute, Ertzaintzak azaldu digunez. Ertzainak trafikoa erregulatzen aritu dira, eta errepideetako garbitzaileak ere bertan jardun dute. Kamioia bertatik eramateko, gutxienez lau garabi handiko langileak aritu dira. Ezbeharrak ez ditu trafiko arazo handiak eragin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen