Kamioi batek su hartu du Arrasaten, AP1ean

0
1111

Arratsaldeko 14:35ak aldera kamioi batek su hartu du AP1ean, Arrasaten, Eibarko norabidean. Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira. Aldi baterako autobidea itxita egon da Eskoriatza eta Arrasate artean, baina suhiltzaileek sua itzali ondoren, Ertzaintzak ezkerreko erraia irekitzea lortu du.  Ez da zauriturik egon, eta une honetan garabia kamioia jasotzen ari da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen