‘Kamarada’ dokumentala Youtuben ikus-entzun daiteke [Intxorta 1937]

0
620

Bideoa: Intxorta 1937.

Celestino Uriarte Bedia arrasatear antifaxistaren biografian oinarritzen da. Horretarako, Juan Ramon Garai ikerlari eta historialariak Txalaparta argitaletxearekin plazaratutako ‘Celestino Uriarte. Klandestinitea eta Erresistenzia Komunista’ liburuan jasotako protagonistaren bizipenetan oinarritzen da, baita bizipen propioen testigantzetan ere.

Lan honen bitartez “errepublika sozialean sinetsi, herrien autodeterminazioa aldarrikatu eta kapitalismoaren aurka fronte ezberdinetan borrokatu zuten gizon-emakumeen ametsetan sakontzen dugu”.

Izan ere, “haien ausardia, berdintasun sozialaren izpiritua, militantzia, erabakitzeko kemena eta gorputz eta arima aritzeak erreferentzia etiko ikaragarria da gaur egungo egoerarentzat”.

“Ikerketa historiko honek argia eta ezagutza ematen du erresistentzia antifrankistaren historiaren garai ilun haren inguruan”.

Horregatik atzo, otsailaren 25ean, Intxorta 1937 kultur elkarteak ikus-entzungai jarri zuen Youtuben dokumentala, bai euskaraz, baita gazteleraz ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen