Celestino Uriarte arrasatearraren inguruko dokumentala Julia Juanizek zuzendua da. Lan honek Trini Ruiz de Alegria arrasatearraren testigantza azaltzen du, besteak beste.
Kartela: Antolatzaileak / Bideoa: Intxorta 1937.

Aurkezpen hauen harira, Intxorta 1937 Kultur Elkarteak gogora ekarri ditu 2006an Celestino Uriarte Bediari jarritako bertsoak:
Bat
Udalatxen azpian
jaiotakoa haiz hi
Iraultzan murgildua
gudarien gidari
Zelestino Uriarte
borrokalariari
bertso batzuek goaz
kantatzen berari
Bi
Askatasun egarriz
Justiziaren alde
mundu obe bat eta
zan zuen xede
herriak askatuak
ta gorriak ere
nor bera dalako
geroaren jabe
Hiru
Urriaren bostean
hogetahamalauan
Mondragoe hartu zenuten
Langileen iraultzan
denon berdintasuna
lortzeko asmotan
sozial errepublika
zuen ametsetan
Lau
Mila bederatzireun
hogei ta hamaseian
Faxista hoien aurka
berriz ere borrokan
egun argi ta gauez
horrela hiru urtetan
dena eman zenuten
une latz haietan
Bost
Donostin eta Intxortan
gudariak erori
Lemoan eta Euban
baita ere ugari
bizia eman zenuten
Mazukon Bizkargin
Katalunian Ebron
Asturias eta Euskadin
Sei
Dragones ta Loyola
U.H.P. Amaiur
azkenengo arnasa
eman arte zuhur
ez zeneukaten bat ere ( bate)
faxista hoien bildur
ez gara inoiz ahaztuko
hortaz egon ziur
Zazpi
Mila bederatzirehun
berrogehita lauan
Txiletik Espainira
borrokatu nahian
lehenengo Madrilera
gero Valentzian
pistolak dantzatzera
guerrillero artean
Zortzi
Berrogetaseixian
berriz be Bilbora
handikan laisterrera
gero Asturiasera
Jijoneko ondartzan
han atxilotua
ta berrogei egunez
zu torturatua
Bederatzi
Ogeita ta hamar urteko
zigorra jasua
nahikoa ez zela eta
madarikaziua
espetxetik aldatuz
Donostin sartua
juizio berri baten – faltsu-
aurrean saldua
Hamar
Berrogeita zortzian
horen ondorena
heriotz zigorra zan
zuretzat kondena
baina borrokaren
golperik onena
emateko zeneukan
ezusteko haundina
Hamaika
Mila bederatzirehun
berrogeitahamarrian
otsailak hogeta zortziko
gau illunean
Martutene utzita
zuek ihesian
beste frente batera
Europa aldian
Bertso jarriak, zortziko txikian.
2006ko urtarrilan
Juan Ramon eta Danel Garai Bengoa