Kalterik ez du jaso itxuraz Lezetxiki indusketa guneak, Leibar kobak bai

0
516

Mondraberri gaur indusketen gunean izan da berriro, eta aurreko zapatuan informatu zuen bezala, AHTarentzako obrek ez dute kalterik eragin bertan, itxuraz behintzat.

Ordea, indusketa gune honetan hasten den kobazuloan, Leibar izenekoan [beheko bideoa], AHTarentzako obrek apurketak egin dituzte, Lezetxikiko Lagunek erakutsi duten bezala. Arrasateko espeleologo beterano batek azaldu digunez, apurketaren eta indusketa gunearen artean 500 metro egon litezke.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen