Kalte pertsonalik gabeko sute bat egon da Loramendi kaleko etxebizitza batean

0
4636

Gaur gaueko 21:30ak aldera sute txiki bat izan da Arimazubi auzoko Loramendi kaleko etxe batean. Inguruko bizilagun batek Mondraberriri bidalitako bideoan ikus daitekeenez, ke dezente irten da, baina Arrasateko Udaltzaingotik adierazi digutenez, ez da aparteko kalterik –pertsonalik bat ere ez– izan. Suhiltzaileek gerturatu behar izan dute, baina heldu direnerako sutea amatatuta zegoen eta arriskurik ez zela ziurtatuta, ingurua utzi dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen