Biserak, poltsak, erremintak, zurezko artelanak, bitxiak, ilustrazioak, jostailuak, zapatak,… herritarrentzat salgai daude Biteriko karpa ondo aireztatuan.
Aurrera jarraitzen du Santamas Komisiñuak, herriko kultur taldeek, Ibai-Artek eta Udalak antolatutako abenduko egitarauak.

Gaur goiz eta eguerdian zabalik dago Biteriko karpan artisau arrasatearrek eta Euskal Herriko beste txoko batzuetakoek egindako produktuak, kalitatezkoak.
Azoka irekia izateaz gain, zenbait artisauk eskulanak nola egiten dituzten azaltzen ari zaizkie herritarrei. Bihar ere zabalik izango da artisau langintzen jarduera feria, goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara.




















