‘Kalitatezko osasungintza publiko baten alde’ Osakidetzan greba egingo da bihar Gipuzkoan

0
984

‘Kalitatezko osasungintza publiko baten alde’ Osakidetzan greba eguna egingo da bihar Gipuzkoan. Guztira, hiru greba egun deitu dituzte LAB, SATSE, ELA, SME, CCOO, UGT, ESK, SAE eta UTESE sindikatuek. Lehenengo greba eguna urriaren 29 egin zen Araban, eta azaroaren 12an greba eguna izango da Bizkaian.

Sindikatuetatik azaldu dutenez “premiazkoa da hitzetatik ekintzetara pasatzea. Hala, osasun publikoaren etorkizuna bermatuko duten irtenbideak abian jartzeko exijitu diogu Jaurlaritzari.

• Osasun publikorako aurrekontu-partida bat, Europa Batasuneko batez bestekoaren parekoa, %25a Lehen Arretara bideratuz.

• Enpleguaren arloan
◦ Plantilla handitzea, iruzurrean ezkutatuta dauden enpleguak egiturazko plantillan txertatuz.
◦ Plantilla egonkortuko duten behin-behineko langileen finkapena, Osakidetzak diru publikoarekin prestatutako profesionalen ihesa saihesteko.

• Murrizketa guztien berreskurapena: erosteko ahalmena berreskuratzea, Itzarri, garapen profesionala, erretiro aurreratuaren primak eta 2009tik iraungitako akordio arautzaile berri baten negoziazioa.

• Egindako pribatizazioak atzera egitea enplegua mantenduz.

• Langileen osasuna eta segurtasuna bermatzeko neurriak, bai koronabirusaren aurrean, baita haien eguneroko lanean ere: kategoria guztietarako babes-material nahikoa eta egokia; lan arriskuen balorazioa arreta-maila guztietan eta prebentzio eta babes-neurriak hartzea; arrisku psikosozialen ebaluazioa, lan-kargen ondoriozkoak barne, eta neurri zuzentzaileak hartzea.”

Bihar, osteguna, goizeko 11:00etan elkarretaratzea egingo dute Debagoieneko ospitalearen aurrean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen