Kalitatezko hezkuntza publikoa aldarrikatu du LABek Seberon

0
962

Hainbat herritar elkartu dira gaur, otsailak 4, Seber Altuben LABek deitutako elkarretaratzean, hezkuntza publikoa indartzeko eta inbertsioa handitzeko aldarrikapenarekin.

Elkarretaratzearen aurretik asanblada informatiboa egin dute Kulturateko Areto Nagusian, hezkuntza publikoko greba zikloaren kokapena eginez eta grebarako arrazoiak eta aldarrikapenak azalduz.

Izan ere, LAB, STEILAS, ELA eta CCOO sindikatuek EAEko hezkuntza publikoko irakasleetan, sukalde eta garbiketan eta Haurreskolak Partzuergo Publikoan mobilizazio eta greba dinamika bat deitu dute otsailean zehar. 4 greba egun kolektibo bakoizeko, 12 greba egun guztira.

LABek azaldu duenez, “hezkuntza publikoa sistemaren ardatza izan dadin inbertsioa handitzea aldarrikatzen dugu. Azpiegiturak hobetu, baliabidez hornitu eta lan baldintzak hobetuko dituen akordioak adostu nahi ditugu zerbitzuaren kalitatea hobetzeko”. Azpiegiturak hobetzeko, langileen lan baldintzak berritzeko eta baliabidez honitzeko, urtero aurrekontu-proiektuan gutxieneko inbertsioa Barne Produktu Gordinaren %6koa izan beharko litzatekeela uste dute.

Inbertsioa handitzearekin batera beste aldarrikapen batzuk ere egin dituzte; langileen lan-baldintzak arautzen dituen lan-hitzarmenak berritu eta hobetzea, Sukalde eta Garbiketan 2007ko lan-hitzarmeneko funtziaoak zehaztea, lan burokratikoak murriztea, ordu lektiboen jeitsiera edo Lanbide Heziketako berezitasunak arautzea besteak beste. Aldarrikapena osorik hemen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen