Ibai-Artek antolatuta, Merkemerkaua martxan dago jada, eta kultur ekitaldi bat ere izan da, Kids & Us hizkuntza-eskolaren eskutik.
‘Kia eta bere ukelelea’ antzezlan eta kontzertua gozagai izan dira Kulturateko areto nagusian, ingelesez. Haurrek eta euren guraso edo aitona-amonek ikuskizuna jarraitu dute.
Oro har, Merkemerkaua zabalik dago, eta hala egongo da iluntzeko 20:00 arte, produktu ugari eskainiz. Bihar goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00ak bitarte egongo da zabalik, etenik gabe.

30 saltoki irten dira beraien establezimendu aurrera edo komertzio guneetara udazken-negu denboraldiko produktuak salneurri merkean (pagotxak) eskainiz: moda, lentzeria, osagarriak, oinetakoak, etab. Aurten stock azokan parte hartuko duten saltokiak eta beraien kokalekuak ondokoak dira:

Bihar, zapatua, beste bi kultur ekitaldi izango dira eguerdian eta arratsaldean, musu truk:
- 12.30: Kantu kolore, Herriko Plazan
- 18.30: Merkemerkauko elefanteak, Herrian zehar
*Ibai-Arteko bazkide izan ez arren, Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 688734149 zenbakira.









