Hainbat herritar baserritarrez janztera animatu dira, baina kalean dabilen jende kopurua ohi baino askoz txikiagoa da. Bart gauean giroa zenbait tabernatan egon da batez ere.
Abenduak 22 ditu gaur baina Arrasateko Alde Zaharreko kaleak eta plazak ez daude ohi bezala. Jende askoz gutxiago dabil eta ohiko ekitaldi gehienak ez daude.

Hala ere, hainbat arrasatear, batez ere familiak eta gazteak, baserritarrez jantzi dira eta Udalaxpe txistulariak ere kalerik kale dabiltza.
Jende gehiena taberna inguruetan dago, eta zenbait ostalari baserritarrez janzteaz gain, txistorra doan banatu dute esku zabaltasunez.

Bart gauean batik bat gazteak ibili dira kalean, abenduaren 21eko gauean ohikoa den giroa egon ez den arren. Ezohiko egoera batean gauden arren, gora Santamasak!
Lotzagarrixa.
Covida be “animau” bihar da holako giruakin.
Gero etorriko die negarrak.
Entzerrau bunker baten zu ta Herritarra eta utzi porsaco emutia.
Ea Olentzerok eskafandra wapo bat ekartzen dotzun.
Ta lasai, laster danok kalian ibiliko zarie bozalakin…