Kalejira Zaldibartik Herriko Plazara, hasi da Arrasateko Haurren eguna

0
738

Gaur, ekainak 16, Arrasateko Haurren eguna ospatzen ari dira. Euskar Herriko 10 dantza talde elkartu dira Zaldibarren, 330 haur guztira: Oñatitik, Oñatz; Aretxabaletatik, Leizarra; Antzuolatik, Oinarin; Soraluzetik, Urrats; Aramaiotik, Lagun Artean; Agurainetik, Dardara; Iruñetik, Ortzadar; Urretxu-Zumarragatik, Irrintzi; eta Arrasatetik Lore Gazteak eta Txikitxu-Arrostaitz.

Zaldibartik eman diote egunari hasiera, bertan elkartu baitira dantzari gazte guztiak. Jarraian, kalejirari ekin diote, giro paregabean eta taldeka banatuta. Talde bakoitzeko 3 edo 4 dantzari kartela eta ikurrina eutsiz pasa dira lehenengo, nongoak diren jakin dezan jendeak. Ondoren, dantza talde bakoitzeko txistulariak pasatu dira eta atzean, dantzariak. Horrela, 10 taldeak ilaran joan dira Herriko Plazaraino.

Herriko Plazan, geldiunea egin dute eta herrian zehar kalejiran hasi aurretik, Hamaiketakoa egin dute talde guztiek indarrak errekuperatzeko, horretarako egokitutako guneetan. Kalejira 11:30etan hasiko da.

Zaldibartik Herriko Plazarako kalejiraren irudiak

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen