Kalejira herrikoia, Korrika txikia, musika,… ospatuko dira asteon

0
760

Bideoa: MB artxiboa.

Arrasateko Korrika Batzordeak antolatuta, ostegun honetan (Korrikaren iritsieraren bezperan) kalejira herrikoia ospatuko da, arratsaldeko 18:30etik aurrera, Elmako Etxeetako Euskal Herria plazatik abiatuta.

Ostiralean, hau da, nazio mailako ‘lasterketa’ Arrasatera iritsiko den egunean, Korrika Txikia abiatuko da goizeko 10:00etan Ziorlako San Isidrotik.

Ostiralean ere Korrika Bergaratik iritsiko da eguerdiko 12:57ean. Euskara Arrasateko kaleetan hauspotuko du, eta ondoren Aretxabaletarako bidea hartuko du.

Baita ostiralean ere, arratsaldeko 19:30etik aurrera musika izango da Jon Tolosa Belza, aka Nikotina MC-ren eskutik, Irati topalekuan.

Altamirako Jaietako kronoeskalada ere Korrikaren inguruko ekitaldia izango da, eta txirrindularitza proba hau arratsaldeko 20:00etan hasiko da Uarkape inguruan.

Korrikaren inguruko egitarauari amaiera emateko, Gaztetxean Korrikaraokea ospatu egingo da gaueko 22:00etatik aurrera. Tipi-tapa, tipi-tapa, Korrika!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen