Kalejira feministak auzoetan animatu du Greba Orokorrarekin bat egitera

0
604
grebara

Greba Batzordeak antolatuta, eta giro alaian, emakume ugarik Musakolan, Santamainan, San Andresen,… emakumeei dei egin diete grebarekin bat egin dezaten.

Urtarrilaren 30ean Greba Orokorra egingo da, eta gaur Greba Batzordeak antolatuta, kalejira feminista girotua aurrera eraman da.

Ekimen honen helburua nagusietakoak izan dira “auzoetan ere informazioa banatu, eta bertako emakumeak animatu, ahal duten neurrian, Greba Orokorrarekin bat egin dezaten”.

Kalejirarekin bat egin dute Arrasateko Trikitixa Eskolaren lagunak, Sambamaña batukadak eta IMME elarteko lagunek, besteak beste.

Giro onean, gaur goizeko ekimena Biteritik abiatu da eta Musakola, Santamaina, San Andres, Arimazubi eta Munarren ibili da, Herriko plazan amaituz.

Greba Batzordeko Jasone Giraldok adierazi bezala, “borrokan jarraitzen dugu, eta Greba Orokorra Feminista izango da bai ala bai”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen