Zirko-antzerki ikusgarri eta handia abiatuko du Tiritirantes-ek kalejiran

0
1405

Ibai-Artek, Udalak eta Jaurlaritzak antolatuta, ‘Ulterior el viaje’ kalejiran 6 pertsonai dibertigarri arituko dira, 5 metroko altuera arteko izaki zoragarriekin.

Argazkiak: Ibai-Arte.

Era berean, kalejira-antzerki hau “denboran abentura bat da, familia-ikuskizun bat eta kalejira ikusgarria, publikoarekiko gertukoa”.

“Bidaia hau etorkizun oso urrun batean hasten da, Copernico irakasleak, zientzialari zoro bat denoraren makina asmatzean”.

Berarekin batera, “Segundo kontramaisu baldarrak eta Ainé emakume-hegazti liluragarriak, animalia espezie zoragarri bat aurkitzen dute, espezie horretako hiru izaki aurkitzen dituzte, 5 metro artekoak; izaera jakinguratsuak dira, maitagarriak eta jostalariak”.

Sei pertsonai hauek publikoa “harritu egingo dute euren abenturekin: Segundo burdinzurizko bola erraldoi baten gainean ibiltzen da, Ainék bere aireko akrobaziekin liluratzen du, eta dragosaurioek euren abileziarekin harritzen dute, areago, ikus-entzulea euren gainean eseri ahalko da”.

Ekitaldi ibiltari hau abenduaren 16an ospatuko da, arratsaldeko 18:00etan Biteri plazan. Arratsalde berean beste bi kultur ekitaldi ospatuko dira:

Disko festa ‘Dantzatzeko prest’ Herriko plazan 19:0etatik 21:00etara, eta Gabonetako otzaren banaketa enparantza berean arratsaldeko 20:00etan.

Gabonetako egitaraua

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen